Hasi dira B2B topaketak

WORLD MARITIME WEEK-era erosle gonbidatu gisa etorri diren nazioarteko 35 enpresetako ordezkariek dagoeneko eman diete hasiera beren agendetan adostu zituzten B2B bilerei. Gaur eta bihar, goizeko hamarretatik aurrera, 458 bilera egingo dituzte guztira, erakusketa-gunearen ondoan horretarako berariaz prestatutako eremu batean. Enpresa armadoreak eta ontziolak gaur goizean iritsi dira, hainbat herrialdetatik; besteak beste, hauetatik: Filipinak, Indonesia, Alemania, Grezia, Danimarka, Erresuma Batua, Iran, Frantzia, Belgika, Maroko, Turkia, Zipre, Egipto, Herbehereak, Vietnam eta Mexiko.

Hain zuzen ere, B2B topaketak nazioarteko itsas sektoreari buruzko topaketa honen indargune garrantzitsuenetako bat dira, saltzaileak eta erosleak mahai baten inguruan esertzea eta hitzarmenak egitea ahalbidetzen baitute. Azken finean, World Maritime Week-ek errendimendu handiko negozio-eremu bat izan nahi du, eta preskriptoreen eta hornitzaileen arteko harreman pertsonalei ematen die lehentasuna.

Nazioarteko ordezkariak oso lanpetuta ibiliko dira bi egun hauetan BEC-en. Goizean, adostutako topaketak egingo dira; goiz-erdialdean atsedenaldi bat egingo dute, eta, gero, ordu eta erdiko etenaldia, bazkaltzeko eta erakusketa-gunea bisitatzeko. Arratsaldean, topaketekin jarraituko dute, nahiz eta astialdia ere izango duten lurraldea ezagutzeko, turismoa egiteko eta hiriaz gozatzeko.

-ek idatzirik|2019-02-13T13:16:04+01:0013 de otsaila de 2019|Albisteak|0 Iruzkin

Iruzkin bat utzi

Go to Top