WORLD MARITIME WEEKeko Erakusketarien Gune Pribatua azokan parte hartzeko antolakuntza eta prestakuntza egitea ahalbidetzen dizun online kanala da. Gainera, marketin- eta komunikazio-erreminta erabilgarriak eskaintzen dizkizu zure bezeroekin harremanetan jartzeko
Gune Pribatuko atal ezberdinetara sartzeko, Erabiltzaile eta Pasahitz bat beharko dituzu; erakusketari gisa izena eman ondoren eta gune pribatua aktibatuta dagoenean, posta elektroniko bidez jakinaraziko dizkizugu.
Sustatu zure parte-hartzea
Atera ahalik eta etekin handiena erakusketari gisa parte hartzeari
WORLD MARITIME WEEK-en parte hartzeak, negozio-aukerak areagotzea, zure enpresaren irudia asko zabaltzea, zure parte-hartzea nabarmentzea eta bisitari-bezeroaren arreta jasotzea eskura jarriko dizkizu.
Jarraian bildu ditugu erabili ahalko dituzun sustapen eta publizitate-euskarriak.
- Komunikabide digitaletan eta bisitariaren gidan sustapena
- Babesletza-aukerak erakusketarientzat eta bestelakoentzat. Zeure neurrirako babesletza egin dezakegu komunikazioari eta marketinari dagokienez zure helburuak lor ditzazun. Galdetu aukerei buruz inolako konpromisorik gabe.
Zure enpresaren bilera pribatua, bezeroei zuzendutako aurkezpena, hitzaldi bat, etab. egin nahi baduzu… zuretzat, erakusketari gisa, bereziki sortutako tarifak dituzten hainbat areto aurkezten dizkizugu.
Logoa deskargatu:
Beste zerbitzu batzuk
Beste zerbitzu batzuk zure egonaldia atseginagoa izan dadin: