World Maritime Week-en hirugarren edizioa inauguratu da

Gaur goizean inauguratu da WORLD MARITIME WEEK. Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburu den Arantxa Tapia izan da ekitaldiaren buru. “Ekonomia suspertzeko fase honetan, gogoz gatoz, gure enpresa egituraketara hainbeste aukera eskaintzen dizkioten hitzordu horiek berreskuratzeko premiarekin; aukerak anitzak dira,  errealitatean urrun dauden sektoreetatik, baina hain preziatua eta maitatua den zerbait partekatzen dutenak, hala nola ITXASOA, lekukoa eta jarduera ekonomikorako potentziala den espazio naturala”, adierazi du Arantxa Tapiak bere hitzaldian.

Osoko bilkuran hainbat pertsona hartu dute parte, hala nola, Xabier Basañez, Bilbao Exhibition Centre-ko Zuzendari Nagusia, Claes Berglund, ECSA -European Community Shipowners’ Associations-eko presidentea (Europako Armadoreen Elkartea), Alejandro Aznar, Espainiako Itsas Klusterreko eta Grupo Ibaizabal-eko presidentea, Juan Riva, Suardiaz Taldeko Presidentea, Javier Garat, CEPESCAko idazkari nagusia eta Luis Rodríguez Llopis, IDOMeko presidentea.

Gaurtik, hurrengo ostegunera bitartean, Bilbao Exhibition Centre erreferentziako itsasoko topagunea bihurtuko da. Topagune paregabea izango da, aurten bereziki sektoreko profesionalek gogo handiz espero dutena. Horrela, foru bakar batean honako sektore hauei lotutako bost kongresu bilduko dira: ontzigintza-sektorea Sinaval-en; arrantza-sektorea Eurofishing-en; portuen sektorea Futureport-en, eta aurten nobedade gisa, Oil&Gas Conference-a, non petrolioaren eta gasaren upstream eta downstream arloekin lotutako gai guztiak jorratuko diren, eta Ocean Energy Conference, olatuen eta marea-energian adituak bilduko dituen kongresua.

-ek idatzirik|2021-10-05T15:10:54+02:005 de urria de 2021|Albisteak|0 Iruzkin

Iruzkin bat utzi

Go to Top