World Maritime Week-ek goi mailako lau kongresu hartuko ditu

WMW-ren kongresu-programak ezinbesteko topaketa bihurtu du hitzordu hau. Aurten, maila goreneko 90 hizlarik baino gehiagok parte hartzen ari dira, bai naziokoak, bai nazioartekoak. Lau biltzarrak ontzigintzaren sektoreari Sinavalen, arrantza sektoreari Eurofishingen, portuen sektoreari Futureporten, eta itsas energia berriztagarriei Ocean Energy Conferencen lotuta daude.

SINAVALen inguruan bilduko da ontzigintza-industriaren sektorea hiru egunetan zehar. World Maritime Week azokako atalik zaharrena da, eta haren bizkarrezurra. Hainbat gai landuko dituzte bertan, hala nola itsas-industriako lehiakortasuna eta erresilientzia, eta sektoreko digitalizazioa: 4.0 ontziola, Biki Digitala eta tripulatu gabeko itsasontziak.

Arrantzak bere foroa izan du gaur EUROFISHING-en. Itsasoko Espazioaren Plangintza (PEM) izango da gai nagusia; izan ere, funtsezko tresna da itsas eremuaren erabilera tradizionalen eta erabilera berrien arteko bizikidetza jasangarria izan dadin. Hala, hainbat eragilek parte hartuko dute, eta prozesuaren gaineko ikuspegi anitzak emango dituzte. Saioa amaitzeko, mahai-inguru bat egingo dute, eta itsas eremuaren erabiltzaileen ikuspegien eta interesen gainean eztabaidatuko dute parte-hartzaileek. Era berean, Eurofishingen baitan, Atunontzi Izozkailuen Jardunaldia egingo dute. Bertan bilduko da ontzidia, sektoreko punta-puntako gaiez hitz egiteko. Hala, Atun tropikalen arrantza eremuen kudeaketarekin lotutako nazioarteko esperientziak jardunaldia egingo dute, eta sektorean esperientzia zabala duten bi profesionalek parte hartuko dute: Julianne Sheriffa Morel, Seychelleetako Errepublikako Arrantza eta Ekonomia Urdinaren Ministerioko Arrantza Saileko zuzendaria; eta Tsimanaoraty Paubert Mahatante, Madagaskarreko Errepublikako Arrantza eta Ekonomia Urdinaren ministroa.

FUTUREPORTi dagokionez, bihar egingo den portukokongresua, azpiegitura adimendunei eta portuei (energiaren hub gisa) buruz ariko dira, eta digitalizazioari buruzko bloke oso bat ere izango dute. Era berean, zeharkako jardunaldi bat egingo da, Sinabalekin batera, iraunkortasunari eta deskarbonizazioari buruz. Bertan Europa mailako araudiak portuen eta ontzien etorkizuneko itsas erregaiegi buruzko ikuspegia eta energia-eraginkortasuna aurkeztuko dira.

Azkenik, OCEAN ENERGY CONFERENCEk Itsasoko Energia Berriztagarrietan adituak direnak bilduko ditu ostegunean eta Erosketa Publiko Berritzailea izango da konferentziaren ardatz nagusia, garapen teknologikorako laguntza-tresna gisa. Ondoren, Ocean Energy Conferenceren bigarren blokean, itsas energia berriztagarriko proiektuak aurkeztuko dira, ontzigintzaren dibertsifikaziorako. Espainiako ontzigintza-ekosistemaren modernizaziorako eta dibertsifikaziorako Eraldaketa Ekonomikorako eta Susperraldirako Proiektu Estrategikoak ontzigintzako jarduera itsasoko energia berriztagarrietara eta isurpen baxuko itsasontzietara dibertsifikatzea ahalbidetzen duten jarduerak babesten ditu, baita haien balio-katearen digitalizazioa, jasangarritasunaren hobekuntza eta profesionalen prestakuntza bultzatzen duten jarduerak ere.

-ek idatzirik|2023-03-21T16:32:03+01:0021 de martxoa de 2023|Albisteak|0 Iruzkin

Iruzkin bat utzi

Go to Top