Euskal Herriko Itsas Foroaren eta Energia Klusterraren Elkartearen laguntza estrategikoa jasoko du
World Maritime Weekek Euskal Herriko Itsas Foroaren eta Energia Klusterraren Elkartearen sektore mailako laguntza estrategikoa jasoko du. Arduradunek bi erakundeekin lankidetza-akordioak sinatu dituzte elkarrekin negozio-aukerak identifikatzeko eta sinergiak sortzeko, harreman-sareak garatzeko, ezagutzen trukea errazteko eta sektore baitan interes komunen defentsa sustatzeko.
Hala, Euskal Herriko Itsas Foroa eta Energiaren Klusterra topaketaren erakusketa-gunean egongo dira; elkarteko kideen eta kolaboratzaileen artean B2B bilerak edo bestelako topaketak antolatzen lagunduko dute eta topaketaren aholkularitza-batzordeko kideak izango dira. Gainera, Energia Klusterraren Elkarteak zuzenduko du Marine Energy Weeken batzorde zientifikoa, eta Euskal Herriko Itsas Foroak, aldiz, Sinavalena.
WMW egitasmoak Estatuko eta nazioarteko itsas sektorea bilduko du Bilbao Exhibition Centren 2025eko martxoaren 19tik 21era. Bi urtez behin egiten den eta aliantza estrategikoetarako oinarriak finkatzen dituen hitzordu honek bosgarren edizioa izango du. Europa mailan sektorean erreferentziazkoak diren topaketa nagusietako bat da dagoeneko eta, gainera, aldi berean, lau kongresu antolatzen dira bere baitan.
Azokaren ardatz nagusia beti da itsasoa eta laster hasiko dira hitzordua kometzializatzeko lanak. Ontzi-industriaren sektorea Sinaval kongresuan bilduko da; ekitaldi beteranoa da hau eta aurten 24. edizioa egingo dute. Arrantza-sektorea Eurofishing foroan bilduko da, eta portuetako berritasun eta azken teknologia guztiak FuturePort ekitaldian partekatuko dituzte. Baina topaketa tradizional horiez gain, lehen ere funtsezkoa izandako beste bat gehituko zaio: Marine Energy Week. Itsasoko Energia Berriztagarrietan eta Itsasoko Energia Eolikoetan adituak direnak bilduko ditu.
Sektoreen arteko elkarrekintzari dagokionez, aurreko edizioetan bezala, World Maritime Weeken funtsezko elementu eta nazioartekotzea oinarri duen helburuetako B2B programa izango da, profesionalen arteko harreman zuzena ahalbidetuko duena. Programa horren barruan, hitzartutako elkarrizketak egingo dituzte gonbidatutako erosleen eta erakusketarien artean. Hala, beharrezko negozio eremu bat izango da, erosleen eta hornitzaileen artean informazioa partekatu ahal izateko.
Iruzkin bat utzi