World Maritime Week azoka 2021eko urrira atzeratu da

World Maritime Week azoka 2021eko bigarren hiruhilekora atzeratzea erabaki da, urriaren 5 eta 7 bitartean, nazioarteko egutegia eta Bilbao Exhibition Centre-ren hurrengo urteko egutegia aztertu ondoren.

Gauzak horrela, WMW azokaren antolatzaileen taldeak kalitatezko programa bat egiteko jarraitzen du lanean. Dagoeneko ekitaldia Europako itsas-topaketa garrantzitsuenen artean kokatzera eraman du.

Hirugarren edizio honetan hainbat berrikuntza izango ditugu, Oil&Gas Conference programan barneratzea esaterako. Foru horretan, petrolioarekin eta gasarekin lotutako guztia landuko da, haien upstream eta downstream arloetan. Programak, horrez gain, itsasontzien sektoreko Sinaval kongresua, Eurofishing arrantza kongresua eta FuturePort portuen inguruko hitzordua barne hartzen dituen formatuari eutsiko dio.

World Maritime Week azokak bi urtean behin ekonomia urdinaren munduarekin bat egiteko hitzordu honen nortasuna sendotuko duten eduki berriak barneratuko ditu. Izan ere, azokaren ezaugarri nagusiak nazioartekotasun handia eta kongresu desberdinak, B2B programak, networkinga egiteko eremuak eta erakusketa guneak aldi berean hartzeko ahalmena dira.

-ek idatzirik|2020-10-26T17:18:59+01:0026 de urria de 2020|Albisteak|0 Iruzkin

Iruzkin bat utzi

Go to Top