Otsailaren 19ra arte onartuko dira eskabideak, eta epaia martxoaren 20an emango da ezagutzera
WMW 2025ek World Maritime Awards sarien bigarren edizioa iragarri du gaur, eta hurrengo urteko martxoan Bilbao Exhibition Centrek antolatuko duen lehiaketaren (WMW) hautagaitzak aurkezteko epea ireki, eta haren oinarriak argitaratu ditu.
Otsailaren 19ra arte, itsas industriako profesionalek, nazioarteko mailan, WMW lehiaketan sarituak izateko hautagaiak diren ideia eta proiektuak aurkezteko aukera izango dute. Sarietako oinarriek ezartzen duten moduan, honako hauen hautagaitzak onartuko dira: sektorearekin lotuta garatzeko proiektu edo ideiak aurkezten dituen edozein pertsona fisikoren, instituzio-erakunderen, GGKEren, langile-gremioren, unibertsitateren, ikastetxeren eta udalenak.
World Maritime Weeken baitan aldi berean egingo diren lau ekitaldietako batzorde zientifikoetako ordezkariek osatuko dute epaimahaia Sinaval (ontzigintza), Eurofishing (arrantza), Futureport (portuak) eta Marine Energy Week (itsas energia berriztagarriak). Honela, lau sari emango dira, bat sektore bakoitzeko.
Epaimahaiak martxoaren 10etik aurrera emango du botoa, eta epaia martxoaren 20an argitaratuko da, WMW 2025eko bigarren jardunaldian.
Honako faktore hauek hartuko dira kontuan hautagaitzak baloratzean: originaltasuna, eragina sektorean, industriako zein erronkari ematen dion irtenbidea, sortutako etekina, enpleguaren sorrera, teknologia berriak aplikatzea, ingurumen-eragina eta pertsonaren edo enpresaren ibilbidea. Gainera, aurkeztutako proiektu guztiak argitara emango dira, egileek hala nahi badute, sarituak izan zein ez.
World Maritime Awards sariak 2023an sortu ziren itsas sektorea bultzatu eta itsas industriaren etengabeko hobekuntzan parte-hartzen duten askotariko eragileen lorpenak aitortzeko asmoz. Sariak hurrengo urteko martxoaren 19tik21era bitarte, Bilbao Exhibition Centrek antolatutako topaketarekin lotuta daude. Hain zuzen ere, jarduera handieneko aurreneko bi egunak BECeko Luxua pabiloian egingo dira; azken jardunaldia, aldiz, inguruko hainbat enpresatara bisita teknikoak egiteko erabiliko da.
World Maritime Week Awardsen lehen edizioa 2023an egin zen, eta sari hauek banatu ziren:
- Sinaval saria Artemis Techonologiesentzat
- Eurofishing saria Echebastarren Alakranarentzat
- Futureport saria Vigoko Portu Agintaritzarentzat
- OEC saria Jesús María Blancorentzat; Bilboko Ingeniaritza Eskolako (UPV/EHU) irakaslea da, Erasmus Mundus REM Plus Masterraren bultzatzailea
Bilbao Exhibition Centre honako hauen laguntzarekin ari da antolatzen itsas sektoreko topaketa hau: Uniport, Euskal Itsas Foroa eta Euskadiko Energia Klusterra. Gainera, Eusko Jaurlaritza eta Aztiren babes instituzionala eta kluster estrategikoek eta sektoreko enpresa nagusiek osatzen dituzten Aholkularitzako Batzorde Teknikoaren eta batzorde zientifikoen babesa jaso ditu.
Iruzkin bat utzi