IV. Fine Sariak (2019)

World Maritime Week-en barruan, IV. FINE sariak banatu ziren bart. Egindako lana eta ahalegina saritzea dute helburu, eta kategoria hauetan banatzen dira: itsasontzia, ontziola, enpresa armadorea, ingeniaritza-proiektua, erakundea, profesionala eta arrantza. Sari bereziak daude topaketetan parte hartzen duten beste sektore batzuetarako; besteak beste, itsas energiak eta portuak.

Bilboko Ercilla hotelean izan zen ekitaldia. Bertan elkarrekin afaldu ondoren, saridunek, itsas sektoreko kideen babesean, estatuatxoak jaso zituzten.

  • Itsasontzi nabarmendua……………………. Oizmendi (Ibaizabal taldea)
  • Ontziola nabarmendua………………………. Astilleros Murueta
  • Armadore nabarmendua………………….. Naviera Elcano
  • Ingeniaritza-proiektu nabarmendua…..                 Ocean Master
  • Erakunde nabarmendua…………………….. Espainiako Ozeanografia Institutua
  • Profesional nabarmendua………………….. José Poblet, Cotenaval-eko zuzendaria

Sari horiez gain, sari bereziak eman ziren sektore batzuetan. Esaterako, arrantzaren sektorean, Grupo Balfegó-ri eman zitzaion saria; energia berriztagarrien sektoreetan, Nautilus Floating Solutions-ek Nautilus proiektuan egindako lana nabarmendu zen; eta portuen sektorean, berriz, Enagás-ek jaso zuen saria, Core LNGas Hive proiektuagatik.

Bizitza osoko ibilbide profesionalari dagokion ohorezko saria Grupo Arbulu-ko presidente eta bazkide Luis Arbuluk jaso zuen. Grupo Arbulu itsasontzietako elektronikan diharduen munduko talde nagusietako bat da. Bestalde, epaimahaiaren hitzetan, ahaleginaren, dedikazioaren eta pasioaren saria Cepesca-ko idazkari eta Europêche-ko presidente Javier Garati egokitu zitzaion.

Azkenik, FINE sarien epaimahaiak aipamen berezi bat egin nahi izan zion Grupo G. Junquera Marítima-ri, aurten ehun urte beteko baititu. Eusko Jaurlaritzako Industria sailburuorde Javier Zarraonandiak taldeko presidente Teresa Fernández Marmiesseri eman zion saria.

-ek idatzirik|2019-02-13T16:28:35+01:0013 de otsaila de 2019|Albisteak|0 Iruzkin

Iruzkin bat utzi

Go to Top