Futureport-ek portuetako eraldaketa digitala aztertu du

Gaur goizean, Futureport-en lehenengo jardunaldia izan da. Bilboko Portuko Agintaritzako presidente Ricardo Barkalak hitzaldiaren hasieran esan duenez, «digitalizazioa ez da joera bat, baizik eta behar bat bizkor eta eraginkortasunez aritzeko, eta gure plan estrategikoaren ardatzetako bat da». Hitzaldian, portu-erakunde handiek azpiegiturak eta infoegiturak garatzeko egin duten lanaz mintzatu da Barkala, eta gogorarazi du Bilboko Portua orain dela 15 urte hasi zela zerbitzu telematikoak eskaintzen eta zerbitzu horiei lotutako erabiltzaile, enpresa eta ziurtagiri kopurua haziz joan dela etengabe. Portuko arduradunaren hitzetan, «kultura-aldaketa oso garrantzitsua da hori; gure kalkuluen arabera, urtean dagoeneko 80.000 lanordu aurrezten dituzte bezeroek, eta 6.300 tona CO2 gutxiago isurtzen dira ingurumenera».

Gaurko saioan, Barkalak Portuko Komunitatearen Sistemen Nazioarteko Elkarteko idazkari nagusi Richard Mortoni eman dio hitza. Mortonek adituen mahai-ingurua moderatu du, eta 4. industria-iraultza deiturikoaren gakoak aztertu ditu; haren hitzetan, industria-iraultza azken urteotan egindako lanaren bilakaera da. Bihar, osteguna, Futureport-ek green ports izenekoak izango ditu eztabaidagai; alegia, portu adimen eta jasangarri berriak.

-ek idatzirik|2019-02-13T16:31:06+01:0013 de otsaila de 2019|Albisteak|0 Iruzkin

Iruzkin bat utzi

For security, use of Google's reCAPTCHA service is required which is subject to the Google Privacy Policy and Terms of Use.

Go to Top