BEC-ek WORLD MARITIME WEEKospatuko du, itsasoaren inguruko topaketa garrantzitsua

2017ko martxoan izango da, eta eremu bakoitzeko berariazko markekin jarraituko du: SINAVAL, EUROFISHING, FUTUREPORT eta MARINE ENERGY WEEK

2017Ko martxoaren 27 eta 31 bitartean, Bilbao Exhibition Centre nazioarteko erreferentzia-gune bilakatuko da itsasoko, portuko, arrantzako eta energiako sektoreentzat, WORLD MARITIME WEEK bertan ospatuko delako. Lau sektore horietako bakoitzarentzat goi mailako hitzaldiak eta networkingak antolatuko dira, programa zehatzekin. Baita inaugurazioko osoko bilkura saioa, erakusketa-gunea, festa eta sariak emateko ekitaldia, partekatutako beste hainbat ekintzaren barruan, azokak bere espezializazio mailari eutsiko dio berariazko markak baliatuta. Horrela, sektore hauek hartuko dituzten bakoitzak: SINAVAL-ek itsasoaren inguruko sektorea, EUROFISHING-ek arrantza-sektorea, MARINE ENERGY WEEK-ek – zeinak antolatzaile gisa EVE, Tecnalia, Azti eta BEC, eta babesle nagusitzat Iberdrola dituen- itsas energia-iturri berriztagarriak (offshorea eta olatuen energia gehienbat) eta FUTUREPORT-ek (zeina 2009az geroztik erabilera komertzialetik berreskuratu den), portuen sektorea.

Programaren lehenengo egunean, hilak 27 (astelehena), biltzar pribatuak egingo dira. Azken egunean, hilak 31 (ostirala), aldiz, enpresa erakusketarien instalazioak bisitatuko dira, eta jardunaldiek, workshopek, erakusketa-guneek, posterrek, B2b topaketek eta gizarte ekintzek sartuko dute agenda. Biltzarrei dagokienez, hainbat herrialdetako adituek ingurumenarekin lotutako gai hauek aztertuko dituzte: Oil&Gas Trading and Bunkering, Atunontzi izoztaileak, Itsas eta portuko industria jasangarriago baterako azpiegiturak eta ekipamendua, Nazioarteko Portuko Agintaritzen hedatze-proiektuak, Offshore Eolikoa, Itsas Zuzenbidea edo Itsas energia.

Itsas industriako beste profesionalekin harreman zuzenean jartzeko networking gunea da WORLD MARITIME WEEK azokaren ezaugarri bereizgarrienetako bat. SINAVAL azokan, Meet the Buyer-ek B2b modalitateko biltzarrak antolatuko ditu erakusketarien eta armadoreen eta Filipinetako, Malaysiako, Singapurreko, Indonesiako, Tailandiako, Alemaniako, Greziako, Danimarkako, Erresuma Batuko eta Irlandako ontziolen artean, programaren lehenengo diseinuan zehaztu zen bezala. Bestetik, EUROFISHING-ek topaketak eskainiko ditu atunontzi izoztaileen armadoreen eta lehentasuneko Afrikako herrialdeetako arrantza-ministroen artean. MARINE ENERGY WEEK-en bilera esklusiboak egingo dira. FUTUREPORT-en nazioarteko portuko agintariei elkarrizketak egingo zaizkie.

Programaren edukia diseinatzeko, parte-hartzaileen profila diseinatu eta ildo estrategikoak planteatzeko, WORLD MARITIME WEEK azokaren talde antolatzaileak lantaldeak eratu ditu sektore bakoitzarentzat. Dagoeneko egin dituzte hainbat biltzar itsas arloko enpresa eta erakunde nabarmenenek.

-ek idatzirik|2016-07-26T10:10:38+02:0026 de uztaila de 2016|Albisteak|0 Iruzkin

Iruzkin bat utzi

Go to Top