BEC-ek World Maritime Week-en 2. edizioa hartuko du nazioarteko itsas topaketa handia

2019ko otsailaren 12 eta 14an, Bilbao Exhibition Centre-ek WORLD MARITIME WEEK delakoaren bigarren edizioa hartuko du, nazioarteko mailan portu, itsas, arrantza eta energia arloetan erreferentzia bilakatu den itsas topaketa handia. 2017an lortutako arrakastaren ondoren, erakusketak arlo bakoitzeko espezializazioarekin jarraituko du bere markez baliatuta – FUTUREPORT, SINAVAL, EUROFIZHING eta MARINE ENERGY WEEK- nazioarteko biltzarrekin eta bakoitzarentzako espezifikoak diren networking programekin, baita partekatutako eremu eta jarduerekin ere, besteak beste erakusketa gunea edo sariak banatzeko ospakizuna.

Sektoreen arteko elkarrekintza aukera aparta da, beraz, WORLD MARITIME WEEK-ek oraingoan ere itsasoko industriako eragile nagusiak erakarriko ditu, azken aurrerapen teknologikoen bila, eta “ekonomia urdina” deritzon horretan negozio aukera berrien bila doazenak. Testuinguru horretan, beste profesionalekin zuzenean harremanetan jartzeko B2B programa izango da, zalantzarik gabe, deialdiko unerik arrakastatsuenetako bat. Horretarako, Meet The Buyer enpresarekin hitzarmena berritu da, halako formatuko topaketen kudeaketan aditua.

Biltzarrei dagokionez, itsas arloko aditu ezagun eta preskiptoreek puri-puriko gaien inguruan euren ikuspegi espezializatua eskainiko dute mundu mailan hainbat saioetan.. Portuen, ontzien, itsas energia berriztagarrien eta arrantzaren inguruko lantaldeek izan dute dagoeneko lehenengo bilera kongresuetako gai nagusiak planteatu eta euren hitzaldientzako preskriptoreen profil interesgarriena zehazteko. Bestetik, erakusketa eremua Luxua pabiloian kokatuko da, biltzarguneari lotutako zona, eta 100 firma ingururentzako leku mugatua izango du, non giltza eskuan diseinuko standak kokatuko diren.

Sektore eta espazioak konbinatzen dituelako eta kanporako duen proiekzioa dela eta, WORLD MARITIME WEEK bere motako topagune bakarra da Europa mailan. 2017an guztira 112 erakusketa-firmak hartu zuten parte, horien artean La Naval, Zamakona, Murueta, Balenciaga, Navartia, Armon, Gondan edo Atlanticeagle Shipbuilding ontziolak, 100 hizlari baino gehiago -horietatik % 50 nazioartekoak – eta 2000 bisitari profesional inguru, zeinak gonbidapenarekin etorri ziren.

-ek idatzirik|2018-06-22T13:02:42+02:0022 de ekaina de 2018|Albisteak|0 Iruzkin

Iruzkin bat utzi

Go to Top