World Maritime Week-en laugarren edizioa inauguratu da

World Maritime Week-en inaugurazioa izan da gaur goizean. Unai Rementeria Bizkaiko Ahaldun Nagusia izan da ekitaldiaren buru. “Gure ontzigintzaren indarguneetako bat offshore munduarekin zerikusia duena da. Ontzigintza, energia forma berriak, eraikuntza eolikoa, ingeniaritza eta ikerketa. Pertsona prestatuak, ezagutzakoak eta azpiegiturak izatea beharrezkoa da. Baina formula horrek ez du arrakastarik ematen aukera horiek proiektu eraginkor eta erreal bihurtzeko enpresarik ez badugu”, nabarmendu du Rementeriak.

Osoko bilkuran, gainera, Xabier Basañez Bilbao Exhibition Centre-ko Zuzendari Nagusiak parte hartu du, eta azpimarratu du “World Maritime Week-ekin bat egiten dugu interes handiz Euskadi erreferente den sektore baten aldeko apustu estrategiko batekin”.

Bestalde, Bittor Oroz Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikagai Politikako sailburuordeak adierazi duenez, zerumugan agertzen ziren aldaketek aukera izateari utzi diote eta errealitateak dira inoiz baino gehiago. Arrantza defendatzea, haren iraunkortasuna defendatzea, ez bakarrik ingurumenekoa, baizik eta soziala eta ekonomikoa ere, betebeharra izan behar du gu guztiontzat, erakundeentzat eta sektorearentzat. Munduko ozeano guztietan ordezkaritza duen flota garrantzitsua du Europak, eta, aldi berean, erronka handia eta erantzukizun handia du arrantzako eskualde-erakundeetan: Europako flotaren interesak lidergoarekin, zorroztasunarekin eta erabakitasunarekin defendatzea”.

Clara de la Torre, Zuzendari Nagusiaren Albokoa Europar Batasuneko DG Clima-n ondorengoa adierazi du bere parte-hartzean: World Maritime Week bezalako foroak ezinbestekoak dira sektorean aurrera egiten laguntzeko”. Hala, baterako lanaren garrantzia gogorarazi du: “Guztiok dugu itsas industrian garatu beharreko rol garrantzitsu bat, baina denok batera lan egin behar dugu, itsas sektoreak oso paper garrantzitsua baitu gure ekonomian. Eta etorkizunean ekonomia lehiakorra izan dadin, aldaketak ezarri behar ditugu orain”.

Martin Stopfordek, Marecon LTD-ko Zuzendariak eta itsas sektoreko analista ospetsuenetako bat, saio magistrala eskaintzearen arduradun izan da: Klima-aldaketa eta nabigazio adimenduna. Itsas industriaren aurreikuspenak 2050erako. Datozen urteotan aukera asko egongo dira, baina lan asko ere egin beharko dugu. “Flotaren abiadura eta modernizazioa kudeatzea eta garraio-zerbitzu hobeak lortzea da helburua”, azaldu du.

Ondoren, bi mahai-inguru egin dira. Lehenengoan, itsas garraioari, ontzien eraikuntza eta etorkizunera begirako teknologiari buruz eztabaidatu da (deskarbonizazioa, digitalizazioa eta merkatuaren bilakaera). Bigarren mahai-inguruan hainbat gai jorratu dira, hala nola portuetako trantsizio berdea eta digitala eta Europako arrantza-flota Batzordearen legeriaren aurrean: portuak energia-zentro gisa.

Gaurtik ostegunera arte, BEC itsas industriaren erreferentziazko topagune bihurtu da. Foro hau hitzordu estrategikoa da sektorearentzat eta aukera berriak sortuko ditu eta ezagutza, teknologia eta inbertsioa lortzen lagunduko du bere lau hitzorduetan: ontzigintza-sektorea Sinavalen, arrantza-sektorea Eurofishingen, portu-sektorea Futureporten eta itsasoko energia berriztagarriak Ocean Energy Conferencen.

 

-ek idatzirik|2023-03-21T16:54:32+01:0021 de martxoa de 2023|Albisteak|0 Iruzkin

Iruzkin bat utzi

Go to Top