Portu-industria

Etorkizuneko portuak: eraginkortasun operatiboa, erabilera berriak eta trantsizio energetikoa

Portuak eboluzionatzen ari dira eskari logistiko, energetiko eta operatibo berriei erantzuteko. FUTUREPORTek aztertuko du portuetako azpiegiturak eta espazioak nola optimizatu, jarduera-eredu berriak bultzatu eta instalazio eraginkorragoak, konektatuagoak eta iraunkorragoak lortzeko aurrerapausoak eman.

IZENA EMAN →

PROGRAMA

Topaketen gaiak

01

Portu-espazioaren optimizazioa: erabilera berriak, jardueren bizikidetza eta offshore garapena

Nola baliatu hobeto portuko lurzorua, gero eta leku gehiago behar delako eta jarduerak dibertsifikatzen direlako? Azalerak optimizatzeko ereduak, erabilera desberdinetako bizikidetza eta offshore jarduerarekin lotutako azpiegituren garapena aztertuko dira, arreta berezia jarriz nazioarteko esperientzia eta arrakasta-kasuetan.

02

Portuko deskarbonizazioa: ETS, OPS eta ontzien konektibitate energetikoa

Bloke honetan, isurien merkataritzako Europako sistemaren (EU ETS) inpaktua eta lehorretik itsasontzietara elektrizitatea hornitzeko soluzioen hedapena (OPS) izango dira nagusi. Itsas garraioaren deskarbonizazioan aurrera egiteko funtsezko elementutzat hartuko dira erregulazio-erronkak, azpiegitura-beharrak eta ontzien eta portuen arteko energia-konektibitatea.

Programak gora egiten jarraitzen du

Laster, biltzarreko kide berriak, parte-hartzaileak eta edukiak.