Standa 2025: LU 15
Deskripzioa
Bilboko Portua, arrazoi askorengatik Europako Atlantiar Arkuko garraio eta logistika gunerik garrantzitsuenetarikoa da.
Bilboko Portua Espainia eta Europa arteko komunikazio-bide bikaina da, malgua eta dinamikoa. Mota guztietako ontziak eta merkantziak hartzeko gai da, eta zerbitzu espezializatua ematen du zirkulazio-mota guztietarako. e-puertobilbao plataforma elektroniko modernoa, gainera, bide azkarrena eta arinena da merkantzien kudeaketa modu ordenatuan eta eraginkorrean egiteko.
Zirkulazio guztien arintasuna areagotu egiten da Bilboko Portua Espainiako eta Europako errepide- eta trenbide-sare garrantzitsuekin lotzen dituen konexiogune intermodalei esker. Alde batetik, zuzenean komunikatzen da ekonomikoki etengabe garatzen ari diren hinterland-ekin.
Itsas zerbitzuen eskaintza zabalak Bilbo munduko 850 portu baino gehiagorekin konektatzen du.
Produktuen kategoriak
- ITSASOAREKIN LOTURIKO BESTE JARDUERA BATZUK / PORTUAK / PORTUKO AGINTARITZA
Sakatu produktuaren izenean xehetasunak eta deskribapen teknikoa ikusi ahal izateko.

