World Maritime Week-ek goi mailako itsas sektoreko topagunearen formula sendotu du

2019ko otsailaren 12tik 14ra ospatuko da

Itsasontzi berezietan oinarritutako europar armadoreen parte hartzea nabarmenduz B2B bileren programa areagotzea, biltzarrerako hizlarien bilaketan preskriptoreen alde egitea eta nazioarteko bilkura sektorial gehiago erakartzea dira WORLD MARITIME WEEK-en helburu estrategikoetako batzuk. 2019ko otsailaren 12tik 14ra ospatuko da topaketaren bigarren edizioa, eta horrela, Europa mailan espezialitate horretako foru bakar gisa sendotu da itsas, arrantza, portu eta energia sektoreentzat.

WORLD MARITIME WEEK-aren merkataritza taldeak erakusketa eremu erabilgarri guztia erreserbatuta du eta bere lau biltzarretan zehar eskainiko dituen gaien izenburuak ixten ari da dagoeneko. SINAVAL, EUROFISHING, FUTUREPORT eta MARINE ENERGY WEEK. Ontzien eremuan, preskriptore profilaren alde egingo da oraingo honetan ere -ontzi-enpresak eta pleitariak – biltzarrean hitzaldiak emateko. Gainera, atal zibila izango duen jardunaldi militar bat ere eskainiko da, non itsas salbamenduko, aduanetako eta guardia zibileko profesionalek hitz egingo duten, besteak beste.

Arrantzari dagokionez, atunontzi-izoztaileen inguruko jardunaldia izango dugu, non goi mailako afrikar ordezkariek hartuko duten parte, eta beste jardunaldi sektorial bat ere egingo da, gainerako ontzien inguruan. Aholku Batzordeek bilerak egiteko ere aprobetxatuko dute gunea. Bestetik, itsas portuei dagokienez, eraldaketa digitala eta “portu berde” direlakoei eskainiko zaie jardunaldia, zeinak inbertsio-proiektuak dituzten operadore eta portu agintariak erakarriko dituen. Bukatzeko, energia arloan, oil&gas, ozeanoko energiak eta laguntza-ontzien inguruko jardunaldiak eskainiko ditu.

Sektore desberdinen arteko hartu-emanak aukera ugari eman ditzakeela eta, beste profesionalekin harreman zuzena ezartzeko xedea duen B2B programa izango da WORLD MARITIME WEEK asteko gunerik baloratuenetako bat. Aurtengo edizioan, gonbidatutako armadore eta ontziola kopurua areagotuko da, Europatik etorriak gehienak. Profil interesgarrienen zerrenda, erakusketarien laguntzarekin zehaztua, hile honetan itxiko da, eta bertan nabarmentzen dira Norvegia, Alemania, Frantzia, Italia eta Finlandia. Bigarren bloke batean daude Singapur, Indonesia, Malaysia eta Filipinak.

100 erakusketarik baino gehiagok egin dute Luxua Pabiloiaren gainazal erabilgarriaren erreserba, besteak beste, nazioko ontziola nagusiak, industria laguntzaileko enpresak – propultsiokoak bereziki – eta sektoreko erakundeak. Azkenik, WORLD MARITIME WEEK networking-eko beste ekimen batzuk garatzeko esparrua izango da, FINE sarien 4. edizioa, esaterako, sektoreko ekitaldi handienetako bat, eta baita erakusketarientzako, hizlarientzako eta erosleen delegazioentzako koktel pribatuak ere.

-ek idatzirik|2018-10-01T17:41:18+02:001 de urria de 2018|Albisteak|0 Iruzkin

Iruzkin bat utzi

Go to Top