Lanez betetako erakusketa-gunea

Ontzigintzaren eta portuen sektoreetako 70 enpresa baino gehiago elkartu dira World Maritime Week-en ERAKUSKETA-GUNEAN, eta 1.000 metro koadro baino gehiago hartu dituzte Luxua pabiloian. Estatuko ontziola nagusiak etorri dira itsas sektorearen nazioarteko topaketa honetara.

Bertan dira, baita ere, enpresa laguntzaileak. Enpresa horiek etekina aterako diote ontziola gehienek ekartzen duten lan-kargari; enkargu horietako batzuk epe luzera egitekoak dira. Besteak beste, hauek bertaratu dira: Navantia, Zamakona, Armón, Emerson, Man, Finanzauto, Bombas Azcue, Nautical, Gondán, Murueta, Balenciaga eta Wärtsilä.

Horretaz gain, nazioarteko 35 ontziolak hartuko dute parte B2B topaketetan, hainbat herrialdetatik etorrita; besteak beste, Filipinetatik, Malaysiatik, Erresuma Batutik, Frantziatik eta Marokotik. Topaketa horiek oso harrera ona dute, hain ona, ezen preskriptoreek eta hornitzaileek 458 B2B topaketa adostu baitituzte edizio honetarako.

-ek idatzirik|2019-02-12T16:14:58+01:0012 de otsaila de 2019|Albisteak|0 Iruzkin

Iruzkin bat utzi

Go to Top