19 herrialdetako armadore eta ontziolek World Maritime Week azokan parte hartuko dutela baieztatu dute

Martxoaren 27tik 31ra Bilbao Exhibition Centre azoka-esparruan

Merkatu nazionalean interesa duten 19 herrialdetako armadore eta ontziolek baieztatu dute Bilbao Exhibition Centre esparruan martxoaren 27tik 31ra bitartean burutuko den World Maritime Week azokan parte hartuko dutela. Bertan, hainbat B2B programa eta topagune eskainiko dira azoka hau osatzen duten lau alorretan: ontzigintza, portuak, arrantza eta itsas energia berriztagarriak. Honela, Meet the Buyer enpresa britainiarrak antolatutako Sinaval networking-programan parte hartzeko izena eman dute ondorengo herrialdeetako hainbat ontzi- eta eraikuntza-enpresek: Filipinak, Malasia, Singapur, Indonesia, Tailandia, Alemania, Grezia, Danimarka, Erresuma Batua, Irlanda, Iran, Frantzia, Belgika, Moroko, Turkia, Zipre, Egipto, Holanda eta Vietnam.

Bestalde, Marine Energy Week azokan “networking” espazio bat ere egongo da B2B topaketak antolatzeko, European Enterprise Network sarearen zuzendaritzapean. Halaber, Itsasoko Haize Energiaren inguruko workshop bat burutuko da eta Eurofishing eta Future Port ekitaldiek zonalde espezifikoak izango dituzte elkarrizketak kudeatzeko. Martxoaren 28rako antolatutako World Maritime Week-eko gala afaria izango da topaketa-programazioaren beste mugarri bat eta, horrez gain, hitzordu honen elementu bateratzaile gisa balioko du. Bertan emango dira FINE ontzigintza-sariak, non guztira zazpi estatuatxo banatuko diren ondorengo kategorietan: itsasontzia, ontziola, armadorea, ingeniaritza-proiektua, erakunde eta profesional aipagarria, eta ohorezko saria ibilbide profesionalari. Aitorpen berezia ere emango zaie arrantzaren, portuen eta itsas energia berriztagarrien alorrei.

NAZIOARTEKO JARDUNALDIAK ELEMENTU ESTRATEGIKO GISA

World Maritime Week azokaren hitzaldi-programan saio partekatuak eta alor bakoitzeko jardunaldi espezifikoak egongo dira. Hitzaldi-programa honek ospe handia hartu du nazioarteko mailan mundu-mailako ikuspegi espezializatu bat eskainiko duten itsas-alorreko hizlarien, antolatzaileen eta adituen maila altuari esker. Hasierako osoko bilkuran, lau markak bateratuko dituena, parte hartuko dute, besteak beste: Alejandro Aznar, Espainiako Itsas Klusterreko Presidenteak, Philippe Louis Dreyfus, BIMCO-ko Presidenteak (Nazioarteko eta Baltikoko Itsas Kontseilua), itsas-alorreko elkarte pribatu handiena alegia, eta Patrick Verhoven, ECSA-ko Idazkari Nagusiak (Europako Armadoreen Elkartea).

Sinaval programan hainbat gai jorratuko dira, hala nola, ingurumen-aztarnaren murrizketa, pleitarien ikuspegia, nazioarteko merkatu militarraren aukerak, euskal itsas-industriaren erronkak eta 2017-2020 plan estrategiko berria; eta parte hartzaile izango ditu Adolfo Utor, Balearia enpresako Presidentea, Christophe Mathieu, Brittany Ferries enpresako Presidentea, Walter Collet, Fairplay Towage taldeko Zuzendari Nagusia, Juan Riva, Suardiaz taldeko Presidentea, Luc Gillet, Total enpresako flotaren Presidenteordea, Miguel Luque, Repsol enpresako Itsas-garraiorako Zuzendaria, José Antonio Sierra, Mexikoko Armadako Almirantea eta Jorge Carreño, Cotecmar enpresako Presidentea, besteak beste.

Eurofishing-en blokean, atunontzi izoztaileen eta etorkizuneko arrantzaren ingurukoa izango dena, aipagarriak izango dira ondorengo hizlarien parte-hartzeak: Harrison Charo-Karisa, Kenyako Arrantza Ministerioko Zuzendaria, Stefaan Depypere, Europako Batzordeko DG MARE Zuzendaritza Nagusiko Nazioarteko Harreman eta Merkatuetarako Zuzendaria, Svavar Svavarsson, HB Grandi Islandiako enpresako Negozio Garapenerako Burua eta Yimin Ye doktorea, FAO erakundeko Itsas Burua.

Bestalde, FuturePort-en itsas- eta portu-industria iraunkorrago baterako azpiegituren eta ekipamenduen inguruko jardunaldiak BEC esparrura ekarriko ditu: Thomas Doepel, Finnlines enpresako Erosketa Arduraduna, Ramón Oliete, Wallenius Wilhelmsen Logistics enpresako Zuzendari Nagusia, David Simón, Tertitum Participaçoes Brasileko enpresatik, Emmanuel Van Damme, AP Zeebrugge enpresako Zuzendari Komertziala, Jan Lewko, AP Gdynia enpresakoa eta Guillermo Deister, Mexikoko Merkataritza Ontzidiaren Plangintza Zuzendaria, besteak beste.

Azkenik, offshore haize-energiaren eta energia ozeanikoaren inguruko Marine Energy Week programako hitzaldietan aipatzekoa da Gilles Dickson Wind Europe Haize Energiaren Europako Elkarteko Zuzendari Exekutiboaren parte-hartzea.

ERAKUSKETA EREMUKO ENPRESA GARRANTZITSUENAK

Arloka banatuko den eta BEC esparruko Luxua pabiloian kokatuko den World Maritime Week azokaren erakusketa-eremuan elkartuko dira alor bakoitzeko enpresa garrantzitsuenak. Ontziola nagusiek, esaterako La Naval, Zamakona, Murueta, Balenciaga, Navantia, Armon eta Gondan, dagoeneko erreserbatu egin dute beren espazioa topaketa honetarako. Gainera, gehienez ere 70 enpresa erakusketari egongo dira, parte-hartzaile guztien artean negozio-aukerei etekin handiena ateratzeko helburua duen ekitaldi honen formatua errespetatze aldera.

Programaren lehenengo egunean, hilak 27 (astelehena), biltzar pribatuak egingo dira. Azken egunean, hilak 31 (ostirala), aldiz, enpresa erakusketarien instalazioak bisitatuko dira, eta jardunaldiek, workshopek, erakusketa-guneek, posterrek, B2B topaketek eta gizarte ekintzek osatuko dute agenda.

-ek idatzirik|2017-02-20T09:32:00+01:0020 de otsaila de 2017|Albisteak|0 Iruzkin

Iruzkin bat utzi

Go to Top